Berriak

Ostiral honetan, ekainaren 26an, beste bitartekotza-jardunaldi bat egongo da Clara Campoamor zentroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren 3R programaren eremuan.

ABK Barakaldo elkarteak patata-tortillen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du, tokiko gastronomiari balioa eman eta udalerriko ostalaritza-sarea dinamizatzeko. Aldi berean, gure kultura gastronomikoaren plater adierazgarrienetako bat egunero prestatzen duten profesionalen lana aitortu nahi du.

Barakaldoko Udalak baimena ematen du Urban Desertu eta Arteagabeitia-Zuazo auzoetan ostalaritzako lokalei erantsita barrak jartzeko, bidezko dekretuetan ezarri denaren arabera.

Azken hilabeteetan egindako fase pilotuaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Mikro Sozietateak bere finantzaketa publikoko programa zabaltzea erabaki du. Lehen, enpresei soilik zegoen zuzenduta; orain, ordea, bideragarritasun eta ibilbide frogatua duten negozioen buru diren eta haiek sendotu, modernizatu edo hazi nahi dituzten pertsona autonomoak ere artatzen ditu.

SUBIR