Urban Desertu eta Arteagabeitia-Zuazo auzoetako ostalaritzako establezimenduek barrak atera ahal izango dituzte kalera jaietan zehar
Barakaldoko Udalak baimena ematen du Urban Desertu eta Arteagabeitia-Zuazo auzoetan ostalaritzako lokalei erantsita barrak jartzeko, bidezko dekretuetan ezarri denaren arabera.
Barakaldo, 2026ko ekainaren 18a
- URBAN – DESERTU: Ekainaren 17tik 23ra, biak barne
- ARETEAGABEITIA – ZUAZO: Ekainaren 19tik 21era, biak barne
Instalazio horiek araudi higieniko-sanitarioa, terrazen ordutegiei buruzkoa eta aplikatzekoa den beste edozein araudia eta, gainera, Udal Zerbitzuek dekretuetan adierazitako baldintzak, bete beharko dituzte.
- Urban-Desertu: Alkatearen Dekretua 2026-005060
- Arteagabeitia-Zuazo: Alkatearen Desertua 2026-5061
Gainera, gogorarazten dizuegu, 2014/4259 Alkatetza Dekretuan adierazten den bezala, larunbatean 2 orduko luzapena baimentzen dela establezimendua ixteko ohiko ordutegiaren gainean, zein ordutegi taldekoa den kontuan hartuta.
