Izapideak

Lizitazioei buruzko informazioa (kontratugilearen profila), araudiak eta dokumentuak jaistea.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea betez, Inguraldek deitzen dituen lizitazio publikoetan parte hartu nahi dutenek bitarteko elektronikoz bakarrik aurkeztu beharko dituzte beren eskaintzak.

Lizitazio-iragarkiak, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean nahitaez aurkeztu behar diren espedienteak izan ezik, Inguralderen kontratatzailearen profilean soilik argitaratuko dira, Eusko Jaurlaritzaren Plataforman.

Enpresa interesatuek sinadura elektronikoko ziurtagiria eduki behar dute, eta http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu orria atzitu, Lizitazio Elektronikoa atalean.

Eusko Jaurlaritzaren Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuak enpresek lizitazio elektronikoa eskatzeko dituzten zalantzak artatuko ditu, 945016298 telefono-zenbakian.

SUBIR