Behatokia

Inguraldeko Behatoki Sozioekonomikoa gizartearen beharrak aztertzeko eta antzemateko tresna bat da. Hain zuzen ere, Behatokiak informazioa biltzen, aztertzen eta ematen du gure egoera sozioekonomikoa hobeto ezagutu dezagun. Alde horretatik, ezinbesteko lanabesa dugu tokiko garapenaren aldeko ekintza-planak eta politikak zehazteko eta garatzeko.

Behatokiak unean-uneko gaurkotasun sozioekonomikoaren berri ematen digu. Horretarako, bi tresna erabiltzen ditu: batetik, kategoriaka taldekatutako adierazle multzoa, eta bestetik, zenbait txosten-bilduma.

Adierazleen laburpena

Adierazleak Iturria Baloreak Argitalpenaren
data
Baloreak Argitalpenaren
data
Biztanleria Barakaldoko udala 101.582 2023/02 102.636 2024/01
     Emakumeak Barakaldoko udala 52.411 2023/02 53.024 2024/01
     Gizonak Barakaldoko udala 49.171 2023/02 49.612 2024/01
Persona langabetuak Lanbide 6.063 2023/01 6.002 2024/01
     Emakumeak Lanbide 3.438 2023/01 3.472 2024/01
     Gizonak Lanbide 2.625 2023/01 2.530 2024/01
Langazebia-tasa Lanbide %12,67 2023/01 % 12,15 2024/01
     Emakumezkoa Lanbide %10,83 2023/01 % 14,04 2024/01
     Gizonezkoa Lanbide %14,54 2023/01 % 10,25 2024/01
Kontratuak Lanbide 1.381 2023/01 1.848 2024/01
     Emakumeak Lanbide 821 2023/01 1.157 2024/01
     Gizonak Lanbide 560 2023/01 691 2024/01
Gizarte Segurantzako afiliazioak Eustat 30.337 2023/01 31.296 2024/01
Per capita BPGd (2015) Eustat 25.031 € 2019 23.325,47 € 2020

 

Hurrengo ataletan informazio zehatzagoa izango duzu Barakaldo-ri buruz: Barakaldo zifratan, Barakaldo ikerketak, Zainguralde bilduma (Zainguralde Enplegua eta Zainguralde, Atal Sozioekonomikoa), eta bestelako txostenak.

Berriki sortu dugu Enpresen Jarraipena deritzon azpiatala. Bertan, ezagutarazi nahi dugu negozioen jarraipen-prozesu honek Barakaldoko udalean duen portaera.

Gainera, Behatokiaren atalean, Barakaldoren azkenaldiko egoera sozioekonomikoari buruzko informazioa irakur dezakezu, Udal Adierazleen Sistemaren bitartez.

Halaber, argitaratutako azken informazioen laburpena biltzen duen InfoAyudas buletinaren bitartez, eskuragarri dauden diru-laguntzen ildo ezberdinei buruzko informazioa duen atala aurki dezakezu.

SUBIR