Enpresak Sortzea

BFAko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak sustatutako Sarekin Sarien bigarren edizioa jarri du martxan Sarekin Sareak. Bizkaiko gertuko ekintzailetza balioetsi eta ekonomia jasangarria sustatzea du helburu, balantze hirukoitzean oinarrituta: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

"Open Call Max Center" espiritu ekintzailea duten pertsonei eta hazkunde-ahalmena daukaten eta beren proiektua merkataritza-ingurune finkatu batean probatu nahi duten marka sortuberriei dago zuzenduta.

Max Centerrek "Open Call Max Center" izeneko lehiaketa berritzaile bat abian jarriko duela iragarri du. Ideia ekintzaile onenari zentroaren barruan kokatutako stand formatuko merkataritza-gune bat utziko dio aldi baterako, bere proiektua erosketa-jarduera handiko ingurune batean proba dezan.

Enpresa bat sortzeko hartu behar den lehen erabakietako bat, gehien lagunduko gaituen forma juridikoa aukeratzea da. Oso erabaki garrantzitsua da eta kontu handiz aztertu behar da.

Negozio-plangintza enpresa baten alderdi ezberdinak sortzeko prozesua garatzeko funtsezko tresna da; hala, puntu guztiak ordenatu eta gauzatzeak enpresa abian jartzera bideraturiko ekintza guztiak garbi ikusteko aukera eskaintzen digu.

SUBIR