Enpresak Sortzea
Enpresa bat sortzeko era: Aldez aurretik kontuan hartzekoa
Kultura lehiatsua
Azken aldian, autoenplegua eta enpresak sortzea lanpostuak sortzeko baliabiderik onenak direla esaten da maiz.Uste hau, gainera, komunikabideetan islatzen da behin eta berriro eta administrazio publikoek beraiek ere aipaturikoak gara daitezen programak jartzen dituzte abian.
Lanbideren 2024rako enpresa-ideia eta -jardueretarako laguntzak Inguralderen bidez eska daitezke, urriaren 21era arte
"Enpresa Ideia Berriak" eta "Enpresa Jarduera Berriak" laguntza ekonomikoen programetara sartzeko epea irekita dago jada, eta hasierako fasean dauden negozio-proiektuek edo negozio-plan bat duten proposamenek jaso ditzakete.
Barakaldok 110 enpresa sortzea babestu zuen 2023an, Inguralderen prestakuntza eta aholkularitza-zerbitzuen bidez
Barakaldoko Garapen Agentziak 210 enpresa-ekimen artatu zituen iaz, 218 ekintzailek aurkeztuak, eta enpresak sortzeko zazpi prestakuntza-ekintza garatu zituen; horietan 129 pertsonak hartu zuten parte.
Ekintzaileei Laguntzeko Puntu Zerbitzuak enpresa bat abian jarri aurreko administrazio-izapideen kudeaketa errazten du, eta Barakaldo aitzindaria izan zen ekimen hori EAEn ezartzen.
"Potentziala eta espiritu berritzailea", Barakaldoko LHko IV. Ikasenpresa Azokan aurkeztutako proiektuen elementu bereizgarriak
Inguraldeko ordezkaritza batek LH Barakaldok antolatutako ekitaldia bisitatu du gaur goizean eskolako frontoian, "Ikasenpresa" programaren baitan.
Ikasleek enpresa txikien proiektuak aurkeztu dituzte. Proiektu horiek ikasturtean zehar garatu dira, benetako proposamenen bidez enpresa-mundua ikasgeletara hurbiltzeko.