Enplegua
Barakaldok enplegu berdeari buruzko prestakuntza eskainiko die lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei
Ingurumenaren sektorean lan egin nahi duten langabeek urriaren 2ra arte eman dezakete izena Aclima-Ingurumenaren Euskal Klusterrak Green Jobs Sarea ekimenaren baitan antolatu duen Hondakinen Kudeaketari buruzko Prestakuntza Inklusiboa izeneko ikastaroan. Inguralde ere bada ekimen horren parte.
Basque Global Industry 2026: Eman izena irailaren 21ra arte! (lehengo Global Training programa)
Bueltan gara, deialdi berriarekin eta beka gehiagorekin, zuretzat.
Global Training beken deialdi berria irekita dagoela, aurten aukera gehiago eskaintzen dituena. Beka berri ditugu atzerrian lan egiteko, hilean 1.785 €-ko soldatarekin (gordinak).
Beka jasotzeko baldintzak:
- 30 urte baino gutxiago izatea
- Unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa
- Ingeleseko B2 maila (proba erabilgarria).
Esperientzia paregabe honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ezagutu deialdiaren baldintzak eta animatu parte hartzera!
Ez galdu aukera hau eta eman atzerrian esperientzia aberasgarri baterako lehen urratsa!
Eman izena irailaren 21ea baino lehen esteka honetan eta ireki ateak zure etorkizunari.
Barakaldok "Ate Berriak" ekimenaren bidez beren egoera erregularizatu duten migratzaileen laneratzea erraztuko du
Berritzelan Sarearen esparruan 10 euskal erakundek sustatutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako proiektuak pertsona horiek, lan-ingurune espezifikoetan esperientzia dutenak, lanpostu hutsak bete behar dituzten enpresekin konektatzea du helburu.
"Pertsona horiei lan-aukerak irekitzeko eta, aldi berean, enpresetako plantillaren beharrei erantzun azkarra emateko aukera aztertzea eta garatzea merezi duen aukera da", esan du David Solla Inguraldeko presidenteak.
IVAPekin topaketa, Administrazio Publikoko lan-aukerak ezagutzeko
Ostiral honetan, ekainaren 26an, beste bitartekotza-jardunaldi bat egongo da Clara Campoamor zentroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren 3R programaren eremuan.
