Enplegua

Inguraldek kudeatzen duen online prestakuntza-zerbitzuko ikastaro espezializatu horietan interesa dutenek irailaren 7a baino lehen formalizatu beharko dute matrikula.

Bueltan gara, deialdi berriarekin eta beka gehiagorekin, zuretzat.

Global Training beken deialdi berria irekita dagoela, aurten aukera gehiago eskaintzen dituena. 80 beka berri ditugu atzerrian lan egiteko, hilean 1.635 €-ko soldatarekin (gordinak).

Unibertsitate-titulua baduzu eta B2 ingeles-maila baduzu, esperientzia paregabe honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ezagutu deialdiaren baldintzak eta animatu parte hartzera!

Ez galdu aukera hau eta eman atzerrian esperientzia aberasgarri baterako lehen urratsa!

Eman izena irailaren 22a baino lehen esteka honetan eta ireki ateak zure etorkizunari.

Inguraldek dagoeneko izapidetu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari Plan berria garatzeko egindako eskaera. Plan horren helburua da bereziki egoera ahulean dauden kolektiboen laneratzea erraztea, udalerrirako onura publikoko edo interes sozialeko jardueren bidez, eta gazteen enplegua sustatzea.

Ekimenak 2,6 milioi euroko aurrekontua du, eta 136 pertsona zuzenean kontratatzea aurreikusten du, onura publikoko 56 proiekturi erantzuteko, bai eta enpresentzako laguntza-partida bat ere, beste 35 pertsonaren kontratazio mugagabea ahalbidetuko duena. 

  • Programa hau GARAPEN elkartearen, Paideia Galiza Fundazioaren eta EOI-ren arteko lankidetza-proiektua da.
  • Marketin digitalarekin eta kooperatibismoarekin lotutako enpresak sortzea sustatzen du, prestakuntza-prozesu baten emaitza gisa.
  • Gaur, ekainak 8, Leioako Mendibile Jauregian egindako aurkezpenaren bidez eman zaio amaiera programari. Proiektu honek parte-hartzaileei eskaini dien formakuntza prozesuaren emaitza izan diren hiru enpresa-proiektu ezagutarazi dira
SUBIR