Merkalan, datorren azaroaren 12an egingo den Enplegu Azoka
MerkaLan enpresen, erakundeen, entitateen eta herritarren arteko topagunea da, eta kalitatezko enplegua eta prestakuntza espezializatua sustatzea du helburu.
2025eko urriaren 29a
Urtero, hitzorduak ehunka parte-hartzaile biltzen ditu, eta ezinbesteko erakusleihoa da lan-aukerak, prestakuntzaprogramak eta lan-orientazioko zerbitzuak ezagutzera emateko. Horrekin batera, lana bilatzen ari diren edo lan-egoera hobea nahi duten pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko jarduerak egingo dira, baita enpresei beren erronkei aurre egiten laguntzeko jarduerak ere.
Edizio honetan bereziki nabarmendu nahi dugu lan- eta lanbide-orientazioaren balioa, funtsezko faktorea baita gaur egungo eta etorkizuneko enplegurako.
Data eta lekua
AZOKA PRESENTZIALA: Azaroak 12
Europa Biltzar Jauregian (Vitoria - Gasteiz)
AZOKA BIRTUALA: Azaroak 11-13
IREKIERA
Azaroaren 12a - 9:15-11:30
Sarrera gonbidapenarekin
- Aurkezlea: Eva Domaika
- Emanaldia: Hortzmuga
-
Erakundeen parte-hartzea:
- Maider Etxebarria, Vitoria-Gasteizko alkatea.
- Felipe García Miravalles, Arabako Foru Aldundiko Enplegu Sustapeneko, Merkataritza eta Turismo zuzendaria.
- Mikel Torres, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde bigarrena eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.
-
Hitzaldi nagusia: "Lan- eta lan-orientazioaren balioa merkatu dinamiko eta etengabeko eraldaketan"
- Màrius Martínez Muñoz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Orientazio Profesionaleko irakasle titularra
- Parte-Hartzea: Francisco Pedraza - Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Kafe-zerbitzua eta bisita instituzionala.
Informazio gehiago: Merkalan - Feria de empleo virtual de Lanbide
