Aula Mentor doako ikastaroetan matrikulatzeko epea datorren astean irekiko da, zibersegurtasun, IA edo datu-zientzien arloetan

2 hilabeteko online ikastaroak eskaintzen dituen "Mentor en Abierto" programan izena ematea Aula Mentor Barakaldo-ren bidez formalizatu behar da, azaroaren 3tik 10era bitartean.

 

Barakaldo, 2025eko urriaren 29a

Aula Mentor Barakaldok datorren astelehenean, azaroak 3, irekiko du "Mentor en Abierto" doako prestakuntza-programarako matrikulatzeko epea. Programa horrek doakoak diren 10 ikastaro eskaintzen ditu, bakoitza bi hilabetekoa, arlo teknologikoetan: Linux sistema, Gauzen Internet (IoT), zibersegurtasuna, ekintzailetza digitala, adimen artifiziala, sareen kudeaketa edo Salesforce programak.

Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek azaroaren 10a baino lehen eman behar dute izena, 14:00ak baino lehen, Aula Mentor Barakaldoko harremanetarako kanalen bidez. Plazak mugatuak dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Prestakuntza azaroaren 12an hasiko da.

"Mentor en Abierto aukera bikaina da ezagutzak eguneratu eta, are gehiago, beren lan-egoera modu eskuragarrian hobetu nahi duten pertsonentzat, enpresen artean gero eta eskari handiagoa duten gaietan", ziurtatu du David Solla Inguraldeko presidenteak. "Gainera, Inguralden Interneterako sarbiderik ez duten eta prestakuntza-eskaintza honetara sartu nahi duten pertsonentzat behar bezala hornitutako gela bat dugu", gogorarazi du.

Azaroan irekiko den "Mentor en Abierto" programak hamar ikastaro biltzen ditu guztira: Linux Unhatched, Gauzen Interneterako Sarrera, Zibersegurtasunerako Sarrera, Ekintzailetza Digitala, IAren Oinarriak IBM SkillsBuildekin, Datuen Zientziarako Sarrera, Sareen Oinarrizko Kontzeptuak, Salesforce Hastapena, Salesforce Administrazioa eta Fisikaren Hastapena. 

Aula Mentor Barakaldoko ikastaro horiek guztiak – Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren ekimena, Barakaldoko Udalak 2005ean atxiki ziona – azaroaren 12an hasiko dira. Onartutako pertsonek dagokien ikastaroa hasi aurreko egunetan jasoko dituzte sartzeko gakoak beren mezu elektronikoetan. Ikastaroetako batek ere ez du azterketa presentzialik edo ziurtagiririk.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Aula Mentor Barakaldoko administratzailearekin: Iratxe Larrauri / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Telf.: 944789527.

SUBIR