Enpresak Sortzea

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 74laguntza-programa biltzen ditu eta 590 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari. Azken helburua eredu ekonomiko inklusibo eta iraunkorra indartzea da.

"Barakaldo Mentoring Klub gure hirian aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko duen etorkizuneko proiektua da", adierazi du Amaia del Campo alkateak. Inguraldek Escuela de Mentoringaren laguntzarekin bultzatutako ekimena abiarazteko ekitaldia gaur egin da BIC Bizkaia Ezkerraldean, eta bertan izan dira mentore nabarmenak eta mentorizatutako pertsonak.

Datorren ostegunean, otsailaren 10ean, ekimen hau abiarazteko jardunaldia egingo da. Bertan, enpresa eta profesionalei laguntzen esperientzia handia duten aholkulariek hartuko dute parte.

Inguraldek “Escuela de Mentoring” laguntzarekin bultzatutako Barakaldoko Mentoring Klubaren helburu nagusia da udalerriari lotutako mentore-sare bat sortzea, tokiko talentua ikusarazteko eta balio erantsi handiko harreman-espazio bat sortzeko.

Batzar Nagusiek Bizkaiko zerga-sisteman ekonomia suspertzeko zerga-neurri berriak sartzen dituen Foru Araua onetsi dute. Neurri horiek ekintzailetzari laguntzera, kalitatezko enplegua sortzera eta kualifikazio handiko profesionalak erakartzera bideratuta daude, eta 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Foru Arauan jasotzen diren bost neurriek Bizkaiko ekonomia-sarea berpizteko prozesuari fiskalitatearen arlotik lagundu nahi diote, lehendik dauden zerga-neurriak areagotuz eta neurri osagarri berriak ezarriz zuzeneko zergapetzeari dagokionez (PFEZ, Sozietateen, Ondarearen eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergak)

SUBIR