Berriak

Aste honetatik aurrera eta 2027ko martxora arte, Inguraldeko Enplegu Arloak INNOBAK Beurkon dituen instalazioetan birorientaziorako, birkolokaziorako, lan-aktibaziorako eta gaitasun digitaletarako ibilbide oso bat egingo da, langabezian dauden udalerriko 180 pertsonen lanbide-profila hobetzeko.

Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta apirilaren 17tik 26ra (biak barne) Lutxana 2026 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena

Gaur hasi eta ostiralera arte, ehun-hondakinekin egindako diseinuen erakusketa izango da ikusgai Barakaldoko LHko Hallean, ingurumen-kontzientzia eta ekonomia zirkularra sustatzen dituen joskintza-lehiaketa berritzaile horretan parte hartzea sustatzeko.

"Ideia horrek erakutsi du Berrikuntza Irekiaren Erronken Lehiaketako 'Berrikuntza Ekinean' saria merezi izateko osagai guztiak dituela", adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko Alkateak.

SUBIR