Egitasmo estrategikoak - Berrikuntza
"Berrikuntza Irekiaren Erronkak" egia bihurtzen ari dira Barakaldon, lehiaketako proiektu irabazleen garapenarekin
Lehiaketaren bigarren edizioko epaimahaiak "Berrikuntza Ekinean" eta "Barakaldo Ekinean" kategorietako ideia garaileen berri eman eta hamar hilabetera, guztiek garapen osoa izan dute, ekimena ixteko saioan jakinarazi den bezala.
Tokiko talentua aktibatzeari esker, Barakaldok erreferentziazko proiektuak izan ditu gaurdanik hainbat arlotan, hala nola hiriko energia eolikoan, landare autoktonoen kontserbazioan, moda iraunkorrean, memoria historikoaren berreskurapenean edo tokiko bizitza musikalaren sustapenean.
Barakaldok LED argiak ekonomia zirkularraren bidez modernizatzeko proposamen disruptiboa eraman du "Innpulso Emprende 2026"-ra
Innpulso Sareko hirietako alkateak eta herri bakoitzeko tokiko enpresa txiki eta ertain eta startup berritzaileenak biltzen dituen ekimenak bederatzigarren edizioa ospatuko du Terrassan, "Berrikuntza konektatzen den tokian" izenburupean
Barakaldok Berritzea 7R Tech enpresaren proposamena aurkeztu du, lehendik dauden ekipoak berrerabiliz LED argiak modernizatzeko. Horri esker, instalazioen bizitza baliagarria luzatu, hondakinak murriztu eta eraginkortasun energetikoa hobetu daiteke.
Ukrainako gerraren ondorio tragikoetan inspiratutako soineko batek irabazi du "Barakaldo Josten 2026" moda jasangarriaren lehiaketa
Katalina Cazalla, Iruntze Antuñano eta Shumlianska Olenak egindako diseinuak lehiaketa berritzaile honetako lehen saria lortu du. Urte hasieran, "Barakaldo Josten" Barakaldoko Udalaren "Erronkak Berrikuntza Irekia" lehiaketako sarietako bat jaso zuen, ekonomia zirkularra bultzatuz tokiko talentua dinamizatzeko duen gaitasunagatik.
"Talentu berritzailea aktibatzea eta datozen urteetan gizarte gisa izango ditugun erronketara bideratzea da gure helburua, eta ekimen hau lor dezakegunaren adibide bikaina da", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.
Barakaldon egingo da larunbat honetan "Barakaldo Josten 2026" moda jasangarriko zuzeneko lehiaketaren Bizkaiko finala
Barakaldoko Udalak bultzatutako "Erronkak Berrikuntza Irekia 2026" lehiaketan "Berrikuntza Ekinean" saria jaso zuen ekimenak hiru emakume-talde bilduko ditu bihar Clara Campoamor zentroan, udalerriko saltokietan bildutako ehun-hondakinekin "look" oso bat sor dezaten.
"Azken emaitzaz haratago, guretzat funtsezkoak diren hiru helburu betetzen dituen esperientzia berri batez gozatu ahal izango dugu zuzenean: tokiko talentua babestea, ekonomia zirkularra bultzatzea eta ingurumen-kontzientzia sustatzea", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.
