Egitasmo estrategikoak - Berrikuntza

Barakaldoko Udalak bultzatutako Tokiko Energia Komunitateak energia berriztagarriko 436.000 kWh sortu ditu duela urtebete martxan jarri zenetik, eta gaur egun udalerriko 400 familia eta denda inguruk jasotzen dute.

Lasesarreko kiroldegian egiten ari diren instalazioa martxan jartzeak, 119 kWp-ko potentziarekin, eta plaza berrien eskuragarritasunak, Energia Komunitatea bazkide berriei irekitzea ahalbidetuko du, ziurrenik uda ondoren.

Gaur goizean egin da "igel solidarioaren jokoaren" eredu berria aurkezteko ekitaldia, Hiri Berrikuntzako Laborategiko Talde Eragilearen lehen ekimena.

Bertsio berriak hobetu egiten du joan den abenduan aurkeztutako hasierako maketa, "Hiria sortzen duten enpresak" aintzatespen-ekitaldia dela eta, eta udalerriko hainbat puntutan barrena ibiliko da, aste honetan Gurutzetako Salestarren ikastetxean egon ondoren. 

Topaketan Innpulso Sareko hirietako alkateek hartzen dute parte, eta parte hartzen duten udalerrietako enpresa txiki eta ertainen eta startupen ekimen berritzaileenak saritzeko sortu da.

Barakaldok DS4T (Digital Solutions For Trade) proiektua aurkeztu du, teknologia berrien bidez (adimen artifizial sortzailea, esaterako) enpresak nazioartekotzea errazten duen konpainia sortu berria

Topaketan Innpulso Sareko hirietako alkateek hartuko dute parte, eta BECen izango da. Bertan, udalerrietako enpresa txiki eta ertainen eta startupen ekimen berritzaileenak sarituko dira.

SUBIR