Berriak

Barakaldoko Udalak baimena ematen du Urban Desertu eta Arteagabeitia-Zuazo auzoetan ostalaritzako lokalei erantsita barrak jartzeko, bidezko dekretuetan ezarri denaren arabera.

Azken hilabeteetan egindako fase pilotuaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Mikro Sozietateak bere finantzaketa publikoko programa zabaltzea erabaki du. Lehen, enpresei soilik zegoen zuzenduta; orain, ordea, bideragarritasun eta ibilbide frogatua duten negozioen buru diren eta haiek sendotu, modernizatu edo hazi nahi dituzten pertsona autonomoak ere artatzen ditu.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena

Inguraldek "Protagonistak-Enpresak eta ikasten eta aurrera egiten duten pertsonak" ekimena kontsumitzaileei are gehiago hurbiltzearen alde egin du, esperientzia eta tokiko negozioen berrikuntzaren aldeko apustua zuzenean ezagut ditzaten. 

"Ez dago ezer hoberik gure edozein 'Protagonista' saltokitan sartu eta erostea baino, produktuak edo zerbitzuak erosteko espazio soil bat baino askoz gehiago direla konturatzeko", ziurtatu du Amaia del Campo alkateak.

SUBIR