Enplegua
Inguraldek teknologia berriei buruzko lau ikastaro eskainiko ditu
Inguraldek doako prestakuntza ekimen berri bat jarri du abian, herriko auzokideen enplegagarritasuna hobetzeko. Prestakuntza berezia eskaintzen duten lau ikastaro antolatu ditu, haien trebetasunak garatu nahi dituztenentzat arlo hauetan; informazioaren kudeaketa, sakelakoen programazioa,web analitika eta bideo-jokoen garapena.
Kontrataziorako laguntzak
Inguraldek 23 diru-laguntza banatu ditu udal enpresen artean. Ekintza horiek Lanbidek diruz lagundutako laguntzen deialdiaren barnean daude.
Inguraldek 20 ‘Girotalde’ kontratatu ditu, hiria zaintzeko
Inguraldek 33 auzokide kontratatu ditu, 2014 Enplegu Plan Bereziaren barruan. Kontratazio horiek Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuaren Enpleguaren Sustapenerako Udal ekintzen barnean daude. Ekintzen artean hau nabarmentzen da; 20 pertsonak osatzen dituzten ‘Girotalde’ edo Hiriko Informatzaileak. Egiteko nagusia gertaerak jasotzea da: hiri tresneriaren, argiztapenaren, lorategietako kalteak…
Barakaldoko langabetuak 7 udal etxebizitza, 9 eskola eta bi ekipamendu kultural eraberritzen ari dira
Inguraldek, Enplegu Plan Bereziaren lehenengo emaitzak aurkeztu ditu. Udalak proiektua 324.894 eurorekin laguntzen du. Programa uztailean hasi zen eta abenduan bukatuko da. Uztailean, herriko 15 langabetu kontratatu ziren.
