Barakaldoko langabetuak 7 udal etxebizitza, 9 eskola eta bi ekipamendu kultural eraberritzen ari dira

Inguraldek, Enplegu Plan Bereziaren lehenengo emaitzak aurkeztu ditu. Udalak proiektua 324.894 eurorekin laguntzen du. Programa uztailean hasi zen eta abenduan bukatuko da. Uztailean, herriko 15 langabetu kontratatu ziren.

Udalak brigada 6 hilabetetarako kontratatu du, eta taldea pertsona hauek osatzen dute: pinturan adituak diren 7 langile, arduradun bat, 4 igeltsero eta iturgin ofizial, 2 elektrizista, eta eraikinen mantentze osorako eta laguntza logistikoa emateko pertsona bat. Lanbidek hautatu zituen, Barakaldoko langabetuen artean.

4 igeltsero eta iturginek udal pisuak eraberritu dituzte. Sei hilabete hauetan, 7 etxebizitzen erreforma osoa egin dute. Etxeak Zaballa, Aldapa, Araba, Larrea kaleetan eta Gurutzetako Beteluri kalean daude. Etxebizitzak denboraren poderioz hondatu dira, eta kasu gehienetan, pisuak osorik berreraiki dira. Sukaldeak eta komunak alikatatu dituzte, sare elektrikoa eta iturgintza aldatu dituzte, leihoak aldatu dituzte, zoluak jarri dituzte, eta ateak, leihoak eta zoluak margotu eta bernizatu dituzte.

Bestalde, 7 pintore eta arduradun batez osatutako taldeak 9 eskola publiko (El Pilar, Larrea, Ibaibe, Bagatza, Munoa, Gurutzeta, Juan Ramón Jiménez, Arteagabeitia, Ikastola Alkartu eta Santa Teresa) hobetzeko lanak egin ditu. Udaleko Musika Kontserbatorioan eta Gurutzetako Kultur etxean ere lan egin dute.

Enplegu Plan Bereziaren bidez kontratatutako bi elektrizistek argiteria publikoaren mantentze-lanak egiten duen udal brigadarekin batera lan egin dute. Luminaria, kontrol-sistema eta koadro elektrikoen errebisioa eta mantentze-lan prebentiboak egin dituzte, argiteria publikoaren hutsegiteak saihesteko. Gainera, matxurak konpondu dituzte. Enplegu plana burutzeko gidari bat kontratatu da, logistikaz arduratzeko, 6 hilabete horietan.

 

SUBIR