Inguraldek 20 ‘Girotalde’ kontratatu ditu, hiria zaintzeko

Inguraldek 33 auzokide kontratatu ditu, 2014 Enplegu Plan Bereziaren barruan. Kontratazio horiek Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuaren Enpleguaren Sustapenerako Udal ekintzen barnean daude. Ekintzen artean hau nabarmentzen da;  20 pertsonak osatzen dituzten ‘Girotalde’ edo Hiriko Informatzaileak. Egiteko nagusia gertaerak jasotzea da: hiri tresneriaren,  argiztapenaren, lorategietako kalteak…

Hiriko informatzaileez gain, Udalak beste 13 pertsona gehiago kontratatu ditu, Barakaldoko zenbait nekazal-inguruneak berreskuratzeko. Ekintza horren helburua da «Barakaldoko mendia garapen ekonomikoren ardatz gisa sustatzea, eta herriko baliabide naturalak aintzat hartzea», azaldu du Alfonso Garcíak.

Langile berriak lorezaintzari buruzko ezaguerak dituzte, eta Kastrejana inguruan lan egiten dute. Garbiketa lanak egiten dituzte, sastrakak kentzen dituzte, eta gune horretan mantentze-lanak ere egiten dituzte. Larrazabal  basoan eta Las Delicias  auzoko erromatar galtzadan lan berezi bat egiten ari dira. Gune horretan zegoen “ortu ekologikoa” ere berreskuratuko dute, ikasleek berriro bisitatu ahal izateko, ‘Ezagutu Barakaldo’ programaren bidez.

SUBIR