Inguraldek teknologia berriei buruzko lau ikastaro eskainiko ditu

Inguraldek doako prestakuntza ekimen berri bat jarri du abian,  herriko auzokideen enplegagarritasuna hobetzeko. Prestakuntza berezia eskaintzen duten lau ikastaro antolatu ditu, haien trebetasunak garatu nahi dituztenentzat arlo hauetan; informazioaren kudeaketa, sakelakoen programazioa,web analitika eta bideo-jokoen garapena.

«Oso espezializatuta dauden esparru profesionalak dira, eta  teknologia berriekin erlazionatuta daude. Gaur egun, enpresek horrelako profesionalak eskatzen dituzte», azaldu dute Enplegu Sailetik.

Ikastaroak Udal Enplegu Planaren barruan daude, eta, bertan, Lanbiden erregistratutako Barakaldoko 48 pertsona langabetuk hartuko dute parte (12 ikastaroko). Prestakuntza berezia denez, oinarrizko ezagutza beharrezkoa da edo arlo horietan esperientzia ziurtatzea.

Prestakuntza otsailetik maiatzera egingo da. Ikastaro hauetan izena eman daiteke; Big Data, Bideo-jokoen programazioa, 3D, Web analitika eta IOS inguruetako Programazioa deitu 944 789 355 telefonora edo idatzi hurrengo helbide elektronikora;  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Kurtsoen edukiak eta izena emateko baldintzak Inguralderen webgunean kontsulta daitezke (www.inguralde.com).

Prestakuntza ekintza hau 2014 Enplegurako Sustapenerako Udal Ekintzen markoaren barnean dago, eta Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuak diruz laguntzen du.

SUBIR