Kontsumo Berriak

KONTSUMO ARDURATSU ETA JASANGARRI BATENGATIK

Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Barakaldok Kontsumo Arduratsu eta Jasangarriarekiko konpromisua erakusten du, hiri arduratsu eta hobeagoa sortzen duten ekintzen alde eginez, eta jendea protagonista izatera eta etorkizuneko belaunaldiei Kontsumo Arduratsua transmititzera animatuz.

Gainera, Inguraldeko kontsumitzaileen arreta zerbitzua Elika Fundazioaren koordinaziopean gaur Euskadin hasiko den  elikagaien xahuketaren aurkako asteari batzen da.

FAOren arabera, munduan ekoizten diren elikagaien herena alferrik galtzen da, gutxi gorabehera. Datu hori Euskadira ekarrita, 350.000 tona elikagai alferrik galdu edo xahutu egiten dira urtero.

Historia alde batera utzita, ziur nago ados egongo garela Black Friday kontsumismoari eskainitako oda bat dela eta kontsumo konpultsiboa bultzatzeko teknika. Hala ere, aprobetxatu dezakezu, nola egin jakinez gero. Hor doaz aholku pare bat.

SUBIR