Kontsumo Bulegoa

Hitzordua eskatu behar da hurrengo telefono zenbakietan:

  • 010 edo 944 789 200, kanpotik deitzen baduzu; ez Barakaldotik

Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa (KIUB) Barakaldoko kontsumitzaileari informazioa, orientabideak eta babesa emateko udal zerbitzua da. Koordinaturik eta elkarlanean dihardute KIUB eta Kontsumobide erakundeak kontsumitzaile eta erabiltzaileak era eraginkorrean babesturik daudela bermatzeko.

Barakaldon erroldatuta ez dagoen pertsonak bere udalerriko KIUBera joan behar du, eta, ez badago, KONTSUMOBIDEra, Kontsumoko Euskal Institutura. Kontsultatu hemen zure udalerrian KIUBik badagoen.

  • Kontsumitzaileari informazioa emateaz gain, zalantzak argitu, erreklamazioak kudeatu eta, ahal den neurrian, konponbideak  bilatzen laguntzen diogu
  • Zerbitzua ematen duen enpresari informazioa eta orientabideak eskaintzen dizkiogu
  • Kontsumoko arbitrajea: Arbitrajea kontsumo-gatazkak azkar eta doan konpontzeko bide eraginkorra da.

Horrezaz gainera, eskola-ume eta helduentzako heziketa programak antolatzen ditugu.


SUBIR