Berriak
Martxoak 15 Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna
KONTSUMO ARDURATSU ETA JASANGARRI BATENGATIK
Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Barakaldok Kontsumo Arduratsu eta Jasangarriarekiko konpromisua erakusten du, hiri arduratsu eta hobeagoa sortzen duten ekintzen alde eginez, eta jendea protagonista izatera eta etorkizuneko belaunaldiei Kontsumo Arduratsua transmititzera animatuz.
ABK Barakaldo. Gurutzetako jaiak 2020
Gurutzetako Jaiak 2020 direla eta, Barakaldo ABK Elkarteak “GASTROART Azoka tematikoa” martxan jarriko du tokiko merkataritza bultzatzeko asmoarekin bi ekintzen bidez:
- Maiatzaren 8tik 17ra Gurutzetako dendariek jaietako gaia errespetatuz beren produktuetako batzuk kalera atera ahal izango dituzte.
- Maiatzaren 8tik 10era Gurutze Enparantzan 25-33 salmahai jarriko dira dendariek euren produktuak erakusteko zein saltzeko.
- Informazio gehiago informazio-orrian.
- Parte hartzeko: Barakaldo ABK Elkartean Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - 645.689.341.
- Izena emateko epea: 2020ko martxoaren 19ra arte.
Barakaldoko Mentore Gelako prestakuntza eskaintza are gehiago zabaltzen dugu bi ikastaro berriekin
Barakaldo Mentore Gelako Ikastaro Berriak: Twinmotion: Render biziduna denbora errealean eta Giza Baliabideen Administrazioko Aplikazio Informatikoak: Nominasol
ACE Barakaldo elkarteak pagotxen azoka antolatzen du berriro ere. Martxoaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da
Ace Barakaldok Pagotxen Azoka tradizionala martxan ipiniko du, eta merkatariek haien produktuak establezimenduetatik kanpora atera ahal izango dituzte.
