Berriak

Inguraldetik, Gizarte Ekintzako Foru Institutuaren bidez kudeatuko den BIZKAIKO GIZARTE ZENTROETARAKO LAN-POLTSA baten irekieraren berri ematen dugu.

Ezagutu informazio osoa

2020ko Martxoaren 14an ezarritako Alarma-egoera dela eta, jasaten ari garen osasun larrialdi egoeraren ondoriz; data horretatik aurrera bertan behera geratzen da IDEIAK aurkezteko epearen amaiera. Honi berriro ekingo diogu Alarma-egoera edo dagokien luzapenak indargabetzen direnean; beti ere, honen berri emango da.

Aurreko aldietan, Inguralderen zerbitzuen mantentzearen berri eman dugu, haien artean Enplegu Zentroarenak ere, telefonoz edota telematikoki, uneko alarma egoera dela eta, bertara joateko ezintasuna dela eta.

Amaia del Campo alkateak, neurrien artean hauek nabarmendu ditu: laguntza zuzeneko linea bat sortzea, terraza zergaren salbuespena, bi Kontsumo Bono kanpaina tokiko lokalentzako edo laguntza zerbitzua larrialdi sozialerako laguntzen eskaerak izapidetzerakoan. Tokiko Garapen Agentziak, Inguraldek gaur goizean bilera bat egin du merkatari, ostalari eta talde politikoekin, egungo alarma egoera amaitzean sektorearen alde egiteko lantzen ari dituen ildo estrategikoak azaltzeko.

SUBIR