Berriak

Juan Antonio Pizarro Enpleguko zinegotziak azaldu duenez, ekimenak herritarrei informazioa ematen saiatzen da "araudien etengabeko aldaketaren eta laguntza berriak agertzearen egoeraren aurrean". "Krisi honetan ezin da inor atzean geratu".
Covid-19k sortutako munduko osasun krisiaren ondorioz lan mailan jazango diren ondorio nabarmenak aurreikusita, Udalaren tokiko garapen agentziak web gune bat sortu du barakaldarrei aholku emateko, bai lehendik dauden prestazioetarako sarbideari bai lan-orientazioko eremuari dagokionez.

Atal honetan Euskadiko, estatuko eta Europako erakundeek argitaratutako COVID-19aren eraginari aurre egiteko informazio, laguntza eta prebentzio-neurri guztiak bilduko ditugu. Eguneratzea etengabea izango da.

Interesa dutenek zerbitzu honetara jo dezakete telefonoz edota telematikoki, eta bertan erakunde desberdinek osasun krisiaren ondorioak arintzeko jarri dituzten neurrien berri ematen zaie. Udalak eta Inguraldek krisi honen ondoren sektorean sor litezkeen beharrak aztertzen ari dira, balizko neurriak eta prestazioak aztertzeko. 

Egungo osasun larrialdi egoeran, uneoro aldatzen diren galdera ugari daude eta etengabeko zalantzak sortzen dituztenak. Kontsumoarekin lotutakoak dira horietako batzuk. 

SUBIR