Berriak
Barakaldoko herritarrek udalerriarekiko duten gogobetetze-maila "oso ondo" baloratu dute berriro
Udalak urtero egiten duen Barakaldoko herritarren beharrei, eskaerei, gogobetetzeari eta pertzepzioari buruzko azterlanak azken urteetako joerari eusten dio adierazle guztietan, eta herritarrek iaz bezala (7,46) baloratu dute Barakaldo "bizitzeko lekua" atalean.
Lorategiak, kultura-jarduerak eta haurrentzako jolas-eremuak zaintzea da inkestatutako pertsonek ondoen baloratzen dituzten udal-zerbitzuak, eta kalean aparkatzeko erraztasuna da gainditzen ez duen zerbitzu bakarra.
Langabetuen kontrataziogatik enpresei laguntzak eskatzeko epea zabalik 2025-2026
INGURALDE – Barakaldoko Udalak, Lanbide – EEZrekin batera, tokiko enplegua sustatzeko, “Kontrataziorako Diru-Laguntzak 2025-26 deialdia atera du.
Zainguralde Enplegua eguneratua (2025ko Abendua)
Abendua Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
47 proposamen lehiatuko dira Barakaldoko "Berrikuntza Irekiaren Erronkak" lehiaketaren 2. edizioan
Otsailaren 4an, asteazkena, BECen, Barakaldoko Udalak eta Bilbao Metropoli 30ek bultzatutako lehiaketa honen proiektu irabazleak ezagutaraziko dira, proposamen original eta disruptiboen bidez hiriaren eraldaketa sustatzeko helburuarekin.
Ezarritako hiru kategorietako proiektu garaileek ekarpen ekonomikoa jasoko dute, beren ezaugarrien arabera, proposamenak martxan jartzea errazteko. Guztira, ekimenak 72.000 euro bideratuko ditu gehienez sarietara.
