Langabetuen kontrataziogatik enpresei laguntzak eskatzeko epea zabalik 2025-2026

INGURALDE – Barakaldoko Udalak, Lanbide – EEZrekin batera, tokiko enplegua sustatzeko, “Kontrataziorako Diru-Laguntzak 2025-26 deialdia atera du.

Barakaldo, 2026eko urtarrilaren 20a
 

Barakaldoko enpresek, Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) altan dauden hiriko langabe erroldatuak kontratatzeko laguntza-programa bat da. Kontratazioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Gutxienez lanaldi erdiko kontratu mugagabeak.
  • Azken 6 hilabeteetan bataz besteko plantillaren sorrera garbia.
  • 2023/06/01etik 2024/05/31ra bitartean formalizatutako kontratuak.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 27ra arte irekita egongo da.

Informa zaitez 2025-2026 Kontrataziorako Laguntzen inguruan.

Interesa duten enpresek udalaren webgunearen egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Halaber, informazio gehiago edo zalantzak argitu daitezke Inguraldeko Enplegu Sailean, 944 789 355 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan. Arreta-ordutegia 09:00etatik 14:00etara da

 

                                                 Faldón Logos

SUBIR