Berriak
Barakaldoko, Enkarterriko eta Meatzaldeko 35 ETEri Hazinnova akreditazioak emateko ekitaldia egin da gaur Barakaldon
Egiaztagiriak BIC Bizkaia Ezkerraldean banatu dira Hazinnova programaren lehenengo edizioaren zazpigarren egunean. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak 395 berrikuntza-proiektu aholkatu ditu EAEko 342 enpresa txiki eta ertainetan.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2021/11/03)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
Ostalaritzako itxiera-ordutegia luzatzea Halloween 2021ean. Kontsultatu Dekretua.
Halloween jaia dela-eta, Barakaldoko Udalak dekretu bat onartu du 2021eko urriaren 30ean, Barakaldoko udal-eremu osoan, establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak ixteko ordutegia ordubetez luzatzeko, maiatzaren 29ko 4259/2014 Alkatetzaren Dekretuan ezarritako datez gain.
Barakaldok bere “Hiri Erronkak” proiektua bultzatuko du Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin
- Inguraldek lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du, hiriko erronka berritzaileen lehiaketetan parte hartzen duten berrikuntza-proiektuek udalerriaren beharrei eraginkortasunez erantzun diezaieten.
- Deusto Tech eta Deusto Ekintzaile Institutu Teknologikoak espezializazio teknologiko handiko arloetan eta erronken araberako berrikuntzaren kudeaketan gaitasun teknikoa eta esperientzia emango diote Barakaldoko Udalak sustatutako prozesuari.
