Berriak
Zainguralde Enplegua eguneratua (2021ko Azaroa)
Azaroa Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
Barakaldok urteko tokiko enpresa txiki eta ertain nabarmenenak saritu ditu BKenpreSarien III. edizioan
Six To Go Solutions, Ikasauto, KCD Kultura Communication Desarrollo, Ipsum eta Montero FyE izan dira udalerriko enpresa-sareari egindako lanagatik eta egindako ekarpenagatik sarituak.
"Barakaldoko Udalarentzat oso garrantzitsua da enplegua eta aberastasuna sortzen duten enpresa txiki eta ertainen aintzatespena sustatzea", adierazi du Amaia del Campo alkateak.
Gaurtik (12/04) aurrera, nahitaezkoa izango da Euskadin Covid ziurtagiria, gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan
Eusko Jaurlaritzak, gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osasuneko Sailburuaren agindu bat argitaratu du eta, haren bidez, gaitu egin da Euskadin gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan COVID ziurtagiri digitala exijitzeko, Auzitegi Nagusiaren bermearen ondoren. Neurria indarrean sartuko da boletinean argitaratzearekin batera. Honen helburua da kutsatzeko arriskua handitzen den barruko lekuetan segurtasuna indartzea.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2021/12/02)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
