Berriak
Eup! izeneko Bizkaiko merkataritza-gune birtualak abantaila gehiago eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkio Barakaldoko tokiko merkataritzari
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eup! ekimena jarri zuten martxan saltoki txikien digitalizazioa bultzatu eta “merkataritza-gune birtual handi” bat sortzeko. Orain, ekimen horrek abantaila eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkie izena ematen duten establezimenduei.
Barakaldok bederatzi ekimen disruptibo saritu ditu “Berrikuntza Irekiko Erronkak” lehiaketaren lehen edizioan
Ideia irabazleak Barakaldoko Udalak ekimen berritzaile honetarako bideratutako 72.000 euroak banatuko dira. Azken ekitaldia gaur goizean egin da Clara Campoamor zentroan.
Umetatik parte hartzen ikasten" proposamenak Deustuko Unibertsitateak emandako 300 euroko akzesita lortu du, joan den ostiralean, hilaren 17an, proiektuak aurkezteko saiora joan zen publikoak boto gehien jaso zituelako.
Amaia del Campok ekonomia zirkularrak hirietan duen ahalmena azpimarratu du Basq Company enpresara egindako bisitan
Barakaldoko alkateak ekonomia jasangarriarekin eta berritzailearekin konprometitutako proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzeko deia egin du, tokiko enpresa-sarera egindako bisita-errondaren barruan.
Basq Companyk, BIC Bizkaia Ezkerraldean kokatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren «esker ON» saria jaso berri du eta “Quality Innovation Awards” saria Euskadiko ekonomia zirkularreko enpresarik berritzaileenari eman dio.
"Berrikuntza Irekiko Erronkak" lehiaketako 18 proiektu finalistek euren proposamenak defendatuko dituzte ostiral honetan epaimahaiaren aurrean
Ideien arduradunek euren proiektuak azaldu beharko dituzte 12:00etatik aurrera, "pitch" saio batean, Clara Campoamor zentroan egingo den ekitaldi batean. Jardunaldia jendearentzat zabalik egongo da.
Bertaratzen den jendeak zuzenean bozkatu ahal izango du bere ideia gogokoenaren alde, eta Deustuko Unibertsitateak, Barakaldoko Udalarekin eta Inguraldekoekin batera lehiaketaren laguntzaile denak, 300 euroko akzesita emango dio.
