Berriak
Barakaldok Valentzian egindako Innpulso Emprende 'VI. Topaketan parte hartu du Phebus ingeniaritzako sistema adimendunen proposamenarekin
Alkateak eta herriko enpresa txiki eta ertain berritzaile onenen ordezkariak biltzen dituen ekitaldia gaur izan da Levanteko hiriburuko ‘Veles e Vents’ eraikinean.
Amaia del Campo alkatea Phebus enpresako arduradunekin izan da. Enpresa barakaldarra da, eta erronka teknologikoen konponbideetan espezializatuta dago.
Komunikazio kanal berri bat jarri du abian udalak abisuak eta alertak sms bidez helarazteko
Zerbitzuaren bidez, hainbat informazio jaso ahal izango da, hala nola, laguntzak eta dirulaguntzak, zentroen itxiera, ordutegi aldaketak, grebak, ikastaroen etetea, Enplegu Planerako hautagaitzak, saltokietarako bonu-kanpainak eta abar.
Doako sistema da darabiltenentzat, eta zuzeneko informazioa jasoko dute beren telefonoetan.
Barakaldok tokiko merkataritza prestatuko du sare sozialetatik ahalik eta etekinik handiena lor dezan
Inguraldek Innobak Beurko egoitzan dituen bulegoetan jardunaldi profesional bat egingo da datorren urriaren 27an, merkataritza sektoreari zuzenduta, ‘Sareetako lana kudeatzeko tresnei’ buruz.
Tailerra Bilboko Ganberarekin elkarlanean antolatu da eta Cristina Terán marketin digitalean adituak emango du.
Urriaren 6ra arte, Lanbidek enpresa-ideia eta enpresa-jardueretarako ematen dituen laguntzak eska daitezke Inguralderen bidez
Abian da Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako Enpresa Ideia Berrien eta Enpresa Jarduera Berrien 2022ko deialdia, eta 22 pertsona hartu ahal izango dira.
