Berriak

Maiatzaren 8tik aurrera, astelehenetik aurrera, zazpi bilera egingo dira udalerriko hainbat tokitan, TEKBarakaldo  ekimenaren abantailak ezagutarazteko. Ekimen horri esker, 890 familiak eta merkataritza-establezimendu txikik argiaren fakturan aurreztuko dute energia garbiaren bidez.

Maiatza osoan zehar burutuko den programa honek gehien erabiltzen diren tresnei buruzko berariazko ikastaroak barne hartzen ditu: Word, PowerPoint, Excel eta Access

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena

Barakaldoko Udala bazkide babesle duen TEK Barakaldon parte hartu nahi dutenek TEKBarakaldo webgunean edo 946 856 312 telefonoan eska dezakete atxikimendua.

Proiektua Udalak sustatu du, Merkataritza eta Enpresa Elkartearekin (ACE) lankidetzan, eta Edinorrek (Petronorren % 100eko filiala) diseinatutako TEK ereduarekin bat dator. Proiektuaren arabera, 1.320 plaka fotovoltaiko instalatuko dira 10 udal-eraikineko estalkietan, eta energia jasangarria sortuko dute, 595 kW-ko potentzia instalatuarekin.

Aste Santuaren bueltan, zabalkunde-kanpaina bat jarriko da abian, udal-instalazioetan egingo diren hitzaldi informatiboen bidez. Hitzaldi horiek behar bezala iragarriko dira, interesa duten pertsona guztiak bertaratu ahal izan daitezen.

SUBIR