Berriak
Zainguralde Enplegua eguneratua (2023ko Maiatza)
Maiatza Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
Barakaldon egin da Bizkaiko 116 enpresari Hazinnova ziurtagiria emateko ekitaldia
Jardunaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean egin da, eta EAEko eskualde ezberdinetan zehar egindako bost topaketen zirkuituko lehena da. Jardunaldian, euskal 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasquek bultzatutako Hazinnova programak berrikuntza ez-teknologikoari buruzko doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei, lehiakortasuna bultza dezaten.
Marketin Digitala eta Kooperatibismoa” programa itxi da, hiru enpresa proiektuen aurkezpenekin
- Programa hau GARAPEN elkartearen, Paideia Galiza Fundazioaren eta EOI-ren arteko lankidetza-proiektua da.
- Marketin digitalarekin eta kooperatibismoarekin lotutako enpresak sortzea sustatzen du, prestakuntza-prozesu baten emaitza gisa.
- Gaur, ekainak 8, Leioako Mendibile Jauregian egindako aurkezpenaren bidez eman zaio amaiera programari. Proiektu honek parte-hartzaileei eskaini dien formakuntza prozesuaren emaitza izan diren hiru enpresa-proiektu ezagutarazi dira
Barakaldoko DBHko 3. eta 4. mailako 500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute ikasturte honetan 'Kontsumo Eskola' tailerretan
Etorkizuneko kontsumitzaileen hezkuntza ikuspegi kritiko eta arduratsutik sustatzen duen programak udalerriko lau ikastetxeren laguntza izan du aurtengo edizioan, eta guztira 39 tailer egin dira.
