Berriak
Barakaldok "Creativity Market" irekiko du datorren larunbatean Gabonaldiko karpan, eta 24 postuk bertako artisautzaren onena eskainiko dute
Barakaldoko Udalak Gabonetako jarduerak garatzeko Herriko Plazan jarri duen guneak Artisautza eta Sormen Merkatuaren edizio berri bat hartuko du, urte sasoi honetako erosketen alternatiba arduratsu eta justu bat izateko.
Azoka abenduaren 21ean, larunbata, irekiko da, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era, eta 25 marka, denda eta zilarra, artilea edo kosmetika naturala lantzen duten profesionalek parte hartuko dute, besteak beste.
Zainguralde Enplegua eguneratua (2024ko Azaroa)
Azaroa Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2024/12/19)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
Barakaldok bi enplegu-ekintza berri aktibatu ditu lehentasunezko arretako kolektiboei zuzenduta, arraila digitala murrizteari begira
"Administrazio Elektronikora hurbiltzea" ekimena 2025. urtearen hasieran jarriko da berriro martxan, 9 langabetu prestatzeko, orientatzeko eta kontratatzeko helburuarekin. Pertsona horiek Barakaldoko Udaleko Bulego Elektronikoen "izapide digitalen bideratzaile edo informatzaile" bihurtuko dira, eta udal-kanal digitaletarako sarbidea erraztuko dute, bereziki adinekoei.
Era berean, antzeko enplegu-ekintza bat jarriko da abian "Herri Lagunkoia" programaren esparruan, 45 urtetik gorako 10 langaberen prestakuntza eta kontratazioa ahalbidetzeko.
Hautagaiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez bilduko dira, ohi bezala.
