Berriak

Urtarrila Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.

ACE Barakaldo Elkarteak merkataritza dinamizatzeko ekimen berri bat jarri du abian, 100 euroko 5 txartel lortzeko aukera emango diena Instagram @ace.barakaldo kontuan egun horri lotutako iruzkin originalak argitaratzen dituzten pertsona guztiei.

Otsailaren 11ra arte, herriko 64 establezimenduk dekorazio berezia izango dute erakusleihoetan, "Otsailaren 11 erakusleihoak" ekimenaren edizio berri honetan omenduko diren 12 emakume zientzialariei eskainita.

Otsailaren 15ean, larunbata, Clara Campoamor Gizarte Etxean, zientzia- eta teknologia-tailerrak egingo dira umeentzat eta familientzat, doan, aldez aurretik izena emanda.

Gainera, otsailaren 15era arte, Clara Campoamor Gizarte Etxean "Zientzia-emakumeak argira" erakusketa egongo da ikusgai, “Otsailaren 11ko erakusleihoak” proiektuan ikusgai dauden irudietan oinarritua. Gurutzetako Gizarte Etxeak, berriz, "Emakume zientzialariak eta teknologoak" erakusketa hartuko du.

SUBIR