Berriak

"Enpresa Ideia Berriak" eta "Enpresa Jarduera Berriak" laguntza ekonomikoen programetara sartzeko epea irekita dago jada, eta hasierako fasean dauden negozio-proiektuek edo negozio-plan bat duten proposamenek jaso ditzakete.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena

Gaur goizean, Irungo Ficoba erakustazokan egiten ari den Merkalan V. Enplegu eta Prestakuntza Azokan, Lan Mentoring aurkeztu da. Lan Mentoring Lanbidek, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan, doan jartzen du ETEen eskura, bere plantillan belaunaldi-errelebuko prozesuetan ezagutza estrategikoak eskualdatuko direla bermatu nahi badute. 60 enpresak parte hartu duten proba pilotu baten ondoren, Lan Mentoring zerbitzua euskal enpresa txiki eta ertain guztiei irekita geratuko da datorren hilean, eta laster izena eman ahal izango dute Lanbideren webgunean.

ABK Barakaldok sustatu du ekimena, Udalaren eta Inguralderen laguntzarekin, eta herriko 100 merkataritza-establezimenduren parte-hartzearekin jarri da abian. Horiek guztiek "espazio komertzial iraultzailea" partekatuko dute ingurune digitalean.

Datozen hilabeteetan proiektuaren bigarren fasea martxan jartzea aurreikusten da, beste 100 establezimendura zabalduz.

SUBIR