Berriak

Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainetan kultura berritzailea sustatzeko duen programaren 2025. edizioak Inguralderen parte-hartzea izango du aurten ere eragile laguntzaile gisa.

"Enpresa guztiak animatzen ditugu, batez ere berrikuntzaren munduan oraindik urratsik egin ez dutenak, gurekin harremanetan jar daitezen eta programa honen esparruan finantzatutako mikroproiektuen aukerak aurki ditzaten", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.

Barakaldoko alkateak, tokiko enpresa-ehunarekin egin ohi duen bilera-sortaren barruan, Incotrans konpainia barakaldarraren spin-off gisa sortutako enpresa-ekimen horren "eragin globala" goraipatu du.

"Barakaldoko erdigunean dagoen enpresa bat munduko merkataritzaren kudeaketan iraultza txiki bat sortzeko gai izatea, bere soluzio teknologikoei esker, balio izugarria du gure hiriarentzat", ziurtatu du alkateak.

Barakaldoko Udalak bultzatutako Tokiko Energia Komunitateak energia berriztagarriko 436.000 kWh sortu ditu duela urtebete martxan jarri zenetik, eta gaur egun udalerriko 400 familia eta denda inguruk jasotzen dute.

Lasesarreko kiroldegian egiten ari diren instalazioa martxan jartzeak, 119 kWp-ko potentziarekin, eta plaza berrien eskuragarritasunak, Energia Komunitatea bazkide berriei irekitzea ahalbidetuko du, ziurrenik uda ondoren.

Laurogeita hamar pertsona joan ziren apirilaren hasieran INNOBAK Beurko zentroan egindako deialdira, Barakaldoko kale-garbiketaz arduratzen den enpresaren eta lanik gabeko pertsonen arteko zuzeneko harremana errazteko, udako hilabeteetan zerbitzua emateko helburuarekin.  

"Kontratazio horiek agerian uzten dute lankidetza publiko-pribatuak tokiko enplegua sortzeko duen garrantzia", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak, eta gogorarazi du ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak toki-erakundeei laguntzeko duen 3R programaren barruan sartzen dela.

SUBIR