‘BNI Barakaldo´ sortu da, hirian sartu nahi duten 32 enpresek osatutako networking plataforma berria

Joan den astezkenean, urriak 19, egin zune aurkezpen ofiziala Barakaldon BNI (Business Network International) enpresa-networkineko erakunde profesionalak.

Ekitaldia Bilbao Exhibition Centren (BEC) egin zen, eta ‘BNI Barakaldo’ izeneko lan talde berri bat aurkeztuko zuten, negozioen erreferentzien hartu-emana sustatzea xede duen plataforma, hain zuzen.  

32 enpresa txiki eta ertainek osatzen dute erreferentzia bidezko marketina oinarri duen plataforma barakaldarra,  informazio eta kontaktu profesionalak trukatuz hirian sartu nahi duen plataforma .  32 enpresa horiek 353 langile dauzkate, eta  35 milioi euroko fakturazioa izaten dute urtean.

300 bat euskal ETEetako ordezkari etorri zen Barakaldoko taldearen aurkezpenera. Astero bilduko da taldea harremanak finkatzeko,  negozioaren bolumena haz dadin. Izan ere, `BNI Barakaldo´ plataformaren arduradunek 50 kide bildu nahi dituzte, eta 2 milioi euroko etekina lortu, talde barruan sortzen diren erreferentzia gurutzatuei esker.

Inguralde-Garapen Agentziaren bidez lagundu du Barakaldoko Udalak ‘BNI Barakaldo’ sortzen, ekintzaile-jarduera  garatu eta hiri barruan enpresen arteko lankidetzaren kultura indar dadin.

62 herrialdetan dagoen marketineko erakunde profesional amerikarra da BNI.

 

SUBIR