20 bat enpresa eta erakundek Ondasunaren Ekonomiari buruzko jardunaldian hartu dute parte Barakaldon

20 bat enpresa et erakundek hartu dute parte ‘La Economía del Bien Común’ jardunaldian. Barakaldoko Udalaren Inguralde garapen-agentziak antolatu du eta asteartean egin zen, 10:00-12:30, Innobak Beurko udal enpresa-zentroan.

Helburu nagusia izan da “erakundeen kudeaketan, ongizate komunaren integrazioaren garrantzia azpimarratzea; eta solidaritate, giza-duintasuna, justizia soziala, jasangarritasun ekologikoa, gardentasuna eta demokraziaren balioak goraipatzea”, adierazi zuen Barakaldoko alkateak, Alfonso Garcíak, hitzaldiaren hasieran. Hitzaldia Kudeaketa Aurreratuaren Europako astearen 20.edizioaren barruan dago. Euskalitek antolatzen du (Lehiakortasuna bultzatzeko, Kudeaketa Aurreratua sustatzen duen Euskal Fundazioa).

Hitzaldia Ongizate Komunaren Ekonomiaren garrantziaren ingurukoa izan zen.  Erakundeen kudeaketan eredu ekonomiko hau txertatzearen garrantziaz aritu ziren. Eredu eta erraminta horiek ezagutzea oso inportantea da, giza-ongizate handiagoa lortzeko.

Javier Goikoetxea, Euskadin jaio berri den Ongizate Komunaren Ekonomiaren Sustapenerako elkarteko fundatzailea, eredu ekonomiko honen hastapenei eta oinarriei buruz aritu zen. Eredu honek ospetsu bihurtu da, 2010ean, ‘Economía del Bien Común’ liburua argitaratu zenetik. Chris­tian Fel­ber Austriako ekonomilariak idatzi du, eta, liburuaren arabera, korronte ekonomiko honi esker,  etorkizun jasangarri, justu eta demokratikoagoa lor dezakegu.

Udalak antolatutako hitzaldian, Iván del Cazek, branding eta estrategia enpresarialetan aditua den aholkulariak, hartu zuen parte.  Iván del Caz ongizate komunena bideratutako enpresei buruzko adibide errealak azaldu zituen.

SUBIR