"Interneten bidez saltzeko 5 era" gida

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, “Interneten bidez saltzeko 5 era” gidak egin du.

Dokumentu digital hau oso lagungarria izango da herriko denda txikiek on-line salmentan lehenengo urratsak emateko. Bere atalen artean, Interneten egoteko oinarrizko tresna asko dago.

Gida digital honen helburua da, “estrategia erraz eta eraginkorrak erakustea. Ezagutza gutxi batzuei esker, denda txikiek Interneten duten presentzia handitu ahal izango dute, gehiago saltzeko edota bere erabilpenak aprobetxatzeko.”, azaldu du bere presidenteak, Ana Belén Quijadak.

“Interneten bidez saltzeko 5 era” argitalpena nabigatu ahal den infografia bat da. Bost egoera posible aurkezten ditu, eta horien bidez, Interneten era autonomo eta txukun batean sartzeko tresnarik egokienak erakusten ditu. Saltzaileek pausuz pausu ikasten dute zer egin behar duten jendeak haien negozioa erraz aurkitzeko, nola handitu haien presentzia Interneten, nola erakutsi produktuak eta zerbitzuk webgunearen bidez, eta nola promozionatu eta nola posizionatu negozioa. Azken bi atalak on-line katalogo bat sortzen eta produktuak edozein lekutatik zuzenean saltzen erakusten dute.

Atal guztietan, Inguraldek on-line baliabide batzuk eskaintzen dizkie dendariei, haiek haien salmenta estrategiara hobeto egokitzen dena aukeratzeko.

Barakaldoko dendek Inguralderen webgunean kontsulta dezakete gida. Aurkitzeko enpresak eta merkataritzaren gainean sakatu, gero enpresetarako aholkularitza eta ondoren, internet eta merkataritza

SUBIR