Hiri-arte eta kirol jantzita etorriko zaigu Barkaldoko Portu kalea, merkataritza irudia biziberritzeko

Narriatze arriskuan diren merkataritza kaleen kanpoko irudia biziberritzea eta berriro ere hiriko bizitzara ekartzea da Barakaldoko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat, hiri merkataritza indar dadin. Horrela, arteaz baliatzeko joerarekin bat egingo du hiri espazioak, biziberritzeko.  Inguralde Garapen Agentziaren bidez, Portu kalean egingo du esku-hartze pilotu bat Udalak, hori baita pixkanaka negozioak itxiz joan den hiriko alde zaharreko merkataritza ardatzetako bat.  “Hutsik dauden establezimenduei kolorea eta bizitza ematea du helburu ekimenak, bai eta, kultura eta hiri-artea baliatuz, kalearen irudia hobetzea ere, beste hiri batzuetako merkataritza alde eta hiriguneak bi sektore horiei esker berreskuratu ahal izan dira eta" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, ekimena aurkezterakoan.  

“Itxura berria, bizitzaz betea - Cambia de cara, se llena de vida – lelopean garatuko da abenduaren 28an esku-hartzea.  Jardunaldi horretan, Portu kaleko goiko aldea - hor baitaude bilduta hutsik dauden lokalik gehienak – pintura estudio bihurtuko da bai eta hiri artearen eta kirolaren adierazpenetarako agertoki ere, inguruko saltokien laguntzaz: hutsik dauden lokaletako hogei bat jabek beren lokalak laga dituzte jarduerak egiteko. Bertan aurkeztuko dituzte beren lanak hiriko artista, pintura akademia eta ekintzaile eta enpresa sortzaileek (moda, kapelak, bitxiak-imitaziozko bitxiak, ilustrazioak, ipuinak eta abar).

SUBIR