Barakaldoko historia birbizituko dugu merkataritza txikiaren eskutik, antzinako argazkien kromo bildumetan

‘Atzo eta Beti, Barakaldo de Ayer y Siempre’ kanpainan bat egin dute Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak eta Barakaldoko ACE Elkarteak, barakaldarrek iraganera bidaia egin dezaten, Gabonetako erosketak saltoki barakaldarretan egitea sustatzen den bitartean. Horretarako antzinako argazkien kromo-album bat argitaratu da.  Ekimenari atxikitako 200 saltoki eta zerbitzu enpresetan jasoko dute doan herritarrek antzinako argazkien kromo-albuma.

3.000 album eta 54.000 kromo argitaratu dira, eta 13.500 gutun-azal banatuko dira.  Web orrietan  eta gizarte sareetan argitaratuko dute Inguralde (www.inguralde.com)  eta ACE Barakaldok (www.acebarakaldo.com) atxikitako establezimenduen zerrenda. 

 Hiriak joan den mendeko hasieratik izan duen bilakaeran barrena egindako ibilbide polit bat eskaintzen digu Inguralde eta ACE Barakaldok sortutako albumak.  Haren orrialdeetan, bizitasunez beteriko auzoak, falta dugun Herriko Plazako Igelaren irudiak, San Bizenteko elizatik irteten ziren prozesioak eta Ibarra kalearen pareko REFNFEko sarreran zegoen goxoki-saltzailea eta haren orgatxoa ageri dira. Ez dira ez errepaso honetan falta betiko saltoki eta ostalaritza lokalak: Librería Samper inprimategi komertziala eta Amayra gozotegia Foruen pasealekuan; ez eta zenbait taberna historiko ere: El Americano eta El Amigo Villalonga zeharbideko kalezuloan edo El Carmen.   

‘En Barakaldo por Navidad, Poz-pozik’ atala zabaldu du Inguralde bere web orrian, eta han ikus ditzake herritarrak Udalak, elkarteek, taldeek, saltokiek eta ostalaritza establezimenduek urtarrilaren 6ra arte aisiaz gozatzeko antolatu dituzten jarduera guztiak.  Gabonetako jarduerak agenda horretara biltzea nahi badu erakunderen batek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez egin dezake eskaera. 

 

SUBIR