Gabonetan erosketak denda txikietan egitearen aldeko kanpaina berria

Urtarrilaren 6ra arte, Gabonetako pertsonaiak kanpainaren protagonistak izango dira

Opariei buruz gehien dakitenak dira, izan ere, urtero abenduaren 25ean eta urtarrilaren 6an gure ametsak betetzen dituztenak dira: Olentzero eta bere emaztea, Mari Domingi, Papá eta Mamá Noel eta Errege Magoak.

Gabonetako pertsonaia horiek kanpainaren protagonistak izango dira. Kanpainaren helburua da erosketak sustatzea Barakaldoko saltokietan. Inguraldek, Udaleko garapen-agentziak, abian jarri du ekimena, eta bere izenburua  ‘Opariez dakitenek Barakaldon erosten dute’ da.

Inguraldek kanpainarako negozioak biltzen hasi da. Ehun bat saltoki eta ostalaritza lokalak “Opariez dakitenek Barakaldon erosten dute” kanpainarekin bat egitea espero da. Kartelak eta esku-orri informatiboak banatuko dizkiete guztiei.

Inguraldek, aspalditik, Gabonetan, Barakaldoko dendetan erosketak sustatzeko ekintzak burutzen ditu. Izan ere, Gabonetan asko kontsumitzen da. Ekimen horiek gauza berriak eskaintzeagatik nabarmentzen dira. Gainera, herriko denda txiki eta ertainak erakargarri egiten dituzte. Gehien errepikatu den ekintza Gabon Zuriak izan da, baina ez da bakarra izan. Iaz,  Bono Barakaldo jarri zen abian, erosketetan deskontuak egiteko. Ekimen hori oraindik jarraitzen du ACE Barakaldo Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartearen eskutik.

SUBIR