Alkateak Barakaldo Enpresa Berritzailearen VI edizioko sariak banatu ditu
Barakaldoko alkateak, Alfonso Garcíak, ostegunean, abenduaren 11n, Barakaldo Enpresa Berritzailea 2014 seigarren edizioaren sariak banatu zituen Nicolás Larburu institutuan. Udalak, Inguralde garapen-agentziaren bidez, izpiritu berritzailea duten enpresek egiten duten ahalegina aitortzen du. Izan ere, Barakaldo hiri adimentsua bihurtzeko ekarpen handia egiten dute.
Arin Innovation enpresa, Berrikuntza arloan; Revical, Ekimen arloan, eta Ane de Cocó, Merkataritza Berritzaile arloan, saritu dituzte. Aurten 20 enpresa aurkeztu dira lehiaketara. Bestalde, Eba Cruz eta Frida Moda Boutiquek epaimahaiaren aipamen berezi bat jaso dute. Izan ere, bi negozioen arteko elkarlanerako espazio bat sortu dute, eta elkarlan hori hiria dinamizatzen ari da.
Aurten, ekitaldia Nicolás Larburu institutuan ospatu da, ikasten ari diren gazteek udal enpresen egitekoa ezagutzeko eta berrikuntza arloaren berri izateko. Ekitaldian pertsona asko egon ziren: erakundeetako ordezkariak, eskualdeko enpresariak, epaimahaiko partaideak, eta Nicolás Larburuko ikasle, irakasle eta zuzendaritzako kideak.
Saritutako enpresek diploma eta garaikur bat jaso zuten, eta 13.000 euroko saria Berrikuntza Sariaren kasuan. 10.000 euro Ekimen Saria jaso zuenarentzat eta 7.000 euro Merkataritza Berritzaile Sariarentzat. Aipamen bereziak ez du sari ekonomikorik.