Artemisa, Barakaldon, modaren sektorea sustatzeko proiektua
Artemisa ekimenak helburu nagusi bat du: prestakuntza, enplegua eta enpresen arteko elkar lana sustatzea, Barakaldoko moda sektorean. Inguraldek proiektua diseinatu du, eta, bertan, Nicolás Larburu Lanbide Heziketa Institutuak, herriko enpresek eta Asociación de Creadores de Moda en Movimiento de Euskadi (ACMME) elkarteak ere parte hartu dute.
Artemisa egitasmoak helburu zehatz batzuk ditu. Batetik, moda sortzaile gazteen enplegua hobetzea, eta bestetik, hirian dauden balore profesional berriak detektatzea eta moda sektoreko enpresen arteko elkar lana sustatzea.
Nicolás Larburu Institutuak Patronaje eta Modari buruzko prestakuntza ziklo publikoa eskaintzen du. Ziklo hori Euskadin modari buruz ematen den ziklo publiko bakarra da. Bertatik, urtero, gazte asko ateratzen dira modaren mundura.
Artemisa egitasmoa bi fasetan garatu da. Lehenengo fasean, Moda eta Patronaje, Estetika eta Ile-apainketa ikasten ari diren Nicolás Larburuko 27 ikasleek hartu zuten parte. Coaching saioak egin zituzten, eta horiei esker, euskal diseinatzaile gazteen eta udal enpresarien esperientzia profesionalak ezagutu zituzten. Saio horiek lagungarriak izango dira lan merkatura sartzeko momentuan. «Klaseak oso emankorrak izan dira.
Bigarren fasean, Barakaldoko lehenengo Fashion Week ibiltokia antolatu zen, Barakaldo Antzokian..
Desfilean diseinatzaile berriek hartu zuten parte: Lara Núñez Morales, Yolanda Stacio, Esti Aguinagalde eta Eba Cruz. Gainera, ‘Picasso’ kolekzioa erakutsiko da, Nicolás Larburu Zentroko Patronaje zikloko bigarren mailako ikasleen kolekzioa. Ekitaldian moda, musika eta joerak nahastuko dira
Ekimen hau Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbidek enplegua sustatzeko dituen Udal Ekintzen barnean dago.