Inguralde merkatari txikiei laguntzeko plan pertsonalizatuak sustatzen ari da
Barakaldoko Udalak ‘Renova tu Comercio’ planaren bigarren edizioa jarri du abian. Denda, taberna eta zerbitzu enpresei aholkularitza ematen die haien negozioak modernizatzeko eta profesionalizatzeko.
18 establezimenduk hartuko dute parte bigarren edizio honetan. Taldekako prestakuntza eskaintzen zaie eta dendan burutzen den aholkularitza pertsonalizatua. Lehenik eta behin, parte hartzen duten negozioen azterketa bat egiten da haien kudeaketa sistema ezagutzeko; puntu ahulak eta sendoak. Azterketa horren emaitzen arabera, komertzio bakoitzak Hobetzeko Plan Pertsonalizatua jasotzen du, eraberritzea egiteko eta establezimenduaren kudeaketa hobetzeko.
Lehiakortasuna hobetzen lagunduko dizkieten erramintak ezagutuko dituzte, eta hainbat gaiei buruzko talde-prestakuntza egingo dute: Kudeaketa Ekonomikoa, Politika Komertziala, Erosketen Kudeaketa, Merchandisinga, Promozioak, Zerbitzuaren eta Berrikuntzaren Kalitatea.
Azkenik, merkataritza txikian aditua den kontsultore batek banakako tutoretzak emango dizkie saltokian. Kontsultorea noizbehinka dendetatik pasatuko da hobetzeko proposatutako neurrien ezarpena gainbegiratzeko. Gainera, programa bitartean, zalantzak argitzeko online zerbitzu bat jarri da abian. «Emaitza ekonomikoak hobetzeko erramintak eman nahi dizkiegu merkatariei. Haien produktuen marjina erreala kalkulatzen eta erosketen aurreikuspena egiten ikasiko dute, eta komertzioa antolatzen errentagarriagoa izateko