Enplegua

Udalak dagoeneko helarazi dio eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, 63 pertsona zuzenean kontratatzea eta onura publikoko 30 proiektu garatzea aurreikusten duen Enplegu Plana abian jartzeko.

Barakaldoko Garapen Agentziaren Zuzendaritza Kontseiluak kreditu gehigarri bat ere onartu du gaur, udalerriko langabeen enplegagarritasuna hobetzeko ekimen guztien baterako finantzaketa ahalbidetzeko.

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak udalerriko enplegu-eskaintza eta -eskaria kudeatzeko zerbitzu oso bat eskaintzen du, eta Lanbideren zentro laguntzaile eta enplegu-agentzia gisa egiten duen lana sustatzen du.  

Barakaldoko Udalak izozki-dendetako eta bestelako (txurro-dendak, foodtruckak eta antzekoak) postuen enkanterako proposamenak egiteko epea ireki du 2024ko apirilaren 20tik urriaren 20ra.

Programa Barakaldoko Udalaren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen barruan dago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laguntzen Deialdiaren esparruan. Laguntza horiek langabeei lan-merkatuan sartzen laguntzeko dira, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen lan-esperientzia baten bidez. 

Ofizial arduradun batek, bi ofizialek eta lau peoi espezialistek osatutako "Eskolak Apaintzen" taldeak garatutako lanek 5 hilabeteko iraupena dute – aurtengo apirilera arte –, eta dagoeneko 14 udal instalazio birgaitzeko lanak egin dira, batez ere eskolak.

SUBIR