Barakaldok ikastetxeen eta eraikin publikoen mantentze-lanak indartu ditu "Eskolak Apaintzen" ekimenaren bidez, eta ekimen honetan 7 langabek parte hartzen dutela gogoratu du

Programa Barakaldoko Udalaren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen barruan dago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laguntzen Deialdiaren esparruan. Laguntza horiek langabeei lan-merkatuan sartzen laguntzeko dira, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen lan-esperientzia baten bidez. 

Ofizial arduradun batek, bi ofizialek eta lau peoi espezialistek osatutako "Eskolak Apaintzen" taldeak garatutako lanek 5 hilabeteko iraupena dute – aurtengo apirilera arte –, eta dagoeneko 14 udal instalazio birgaitzeko lanak egin dira, batez ere eskolak.

Barakaldon, 2024ko martxoaren 15ean

Inguraldek Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Programaren bidez bultzatutako "Eskolak Apaitzen" ekimenari esker, aurten 14 udal-instalazio zaharberritu, edertu eta hobetu ahal izan dira, batez ere sare publikoko ikastetxeak. Lan hori egiteko taldea 7 pertsonak osatzen dute (bat ofizial arduradun gisa, bi ofizial gisa eta lau peoi espezialista gisa), eta 2023aren amaieran hautatu ziren. 

"Ekintza zehatz hau Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen gure programaren arrakastatsuenetako bat da", ziurtatu du Inguraldeko presidente David Sollak. "Ez bakarrik zailtasun gehien dituzten pertsonak lan-merkatuan sartzea errazten dugulako, baizik eta gure eskola-instalazioak mantentzen laguntzen dugulako eta ekipamendu publikoa beti baldintza hobeetan egotea bermatzen dugulako", adierazi du.

Ildo horretan, Sollak gogorarazi du "Eskolak Apaintzen" ekimena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako Laguntzen deialdiarekin lotuta dagoena, duela 20 urte jarri zela martxan lehen aldiz, eta ordutik programan jarraitu duela, "eta horrek erakusten du oso baliagarria dela".

Birgaitze- eta berrpintatze-lanak egin diren instalazioen artean daude Arteagabeitia, Zuazo, Mukusuluba, Alkartu, Larrea, Arrontegi, Munoa eta Gurutzeta ikastetxeak, bai eta Larrazabalgo eskolak, Gurutzetako KZgunea eta Inguraldek Ugartebeitian, Beurko Zaharrean eta Aldapan dituen bulegoak ere. 

Taldea 2023ko abenduan hasi zen lanak egiten, eta 2024ko apirilera arte egongo da aktibo, egun horretan amaituko baita ekimen honi lotutako lan-kontratua.
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzei buruzko informazio guztia www.inguralde.eus webgunean kontsulta daiteke.

SUBIR