Global Innovation Day 2021 10. edizioa

Eman izena Global Innovation Day 2021en hamargarren edizioan eta jarraitu streaming bidez harrituko zaituen telebista formatuko programa.. Erregistratu

Global Innovation Day Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque, euskal berrikuntzari balioa emateko eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzeko antolatu duen euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia da, berrikuntza globalarekin konektatuz. Berrikuntza abian da Euskadin. Europan sortzen ari diren eta emaitza hobeak lortzen ari diren berrikuntza-joera nagusiak aurkeztuko ditugu. Eraldaketa digitalarekin, iraunkortasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako 6 berrikuntza-kasu praktiko ere ezagutaraziko dira. Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak inauguratuko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXI. Astea Euskadin. 

PROGRAMA  2021eko AZAROAREN 3a, 11:30etik 13:00etara

11:30

       Irekiera

11:32

      Ongi etorri. Manuel Salaverria, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea, Innobasque 

11:40

      6 berrikuntza-kasu praktiko

  • Jorge García del Arco, Aquadat-eko zuzendari kudeatzailea
  • Igor González, Dbus-eko zuzendari nagusia
  • Álvaro Saiz, Zero Zabor Fundazio-ko sortzailea
  • Javier Aranceta, Mondragon Componentes-eko berrikuntza zuzendaria
  • Eider Ocerin, Satlantis-eko Estrategiaren zuzendaria
  • Aintzane Soto, Sidenor-reko prozesuen ikertzailea
12:10

      Etorkizuneko elkarrizketak "Biharko berrikuntza-joerak Euskadin eta Europan"

  • Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentzia -  Innobasqueko zuzendari nagusia
  • Pello Rodríguez, Danobatgroup-eko zuzendari nagusia
  • Iñaki Garmendia, Ega Master-eko industria-zuzendaria
  • Iván Martén, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea
  • Bea Mahieu, Technopolis-eko bazkidea
12:50

      Iñigo Urkullu Renteria lehendakariaren amaiera

13:00

      Agurra eta itxiera

*Dani Álvarez kazetariak aurkeztua 

Ezagutu aurten aurkeztuko dituzten 6 berrikuntza kasu praktikoak

Aquadat

Aquadat start up-ak Coca Colako uraren kudeaketa hobetzen duen garapen teknologikoa sortu du Galdakaoko (Bizkaia) botilaratzeko makinan. Sentsore-sistema batek astean 7 egunetan aztertzen du, egunean 24 orduz Coca Colaren uraren hainbat parametro, hala nola PH, nitratoak edo uhertasuna, datu bihurtzen direnak.
 

Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioa

Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko enpresek, ONCErekin batera, sukaldearen gainaldea sortu dute, mugikorraren edo Alexa bezalako ahots-laguntzaileen bidez sukaldea erabiltzeko aukera ematen duena ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat.
 

Satlantis

Satlantisek ISIM-170 sortu du, “Merkatuko satelite txikientzako kamerarik onena”, Euroconsult ingeniaritzako nazioarteko aholkularitzaren arabera. Kamera arinagoa, merkeagoa eta txikiagoa, espaziotik Lurraren irudiak metro bat baino gutxiagoko tamainatik jasotzeko gai dena, ingurumen-parametroak neurtzeko.
 

Sidenor

Sidenor hondakin erregogorrei bizitza berri bat ematen ari da, sortzen dituzten produktu berrien % 70a osatuz. Horrela, ia 2.000 tona hondakin zabortegira joateari utzi diote eta, gainera, urtean 250.000 euro aurreztea ahalbidetzen ari da.
 

Dbus

Big data, adimen artifiziala eta algoritmoak erabiliz, Dbus-ek etorkizuna % 98ko fidagarritasunarekin iragartzea lortu du. Teknologia horri esker, denbora errealean lor dezakete autobusen okupazioari edo itxarote-denborei buruzko informazioa eta, gainera, kreditu-txartelekin ordaintzea ere, pertsonen arteko kontaktua saihestuz.
 

Fundación Residuo Cero

Residuo Cero Fundazioaren “Rexcatering” ekimenaren helburua da ikastetxe eta ospitaleetako cateringetik soberako elikagaiak biltzea eta Plentziako (Bizkaia) edo Hernaniko (Gipuzkoa) bide publikoan kokatutako vending makinen bidez banatzea. Gainera, prozesua monitorizatzen duen erreminta bat du, makinetan zenbat elikagai dauden eta zenbat kontsumitzen diren jakiteko aukera ematen duena.

SUBIR