Berriak
Barakaldok kapitulu soziala indartu, eta ekonomia, enplegua eta auzoetako inbertsioa suspertuko ditu
Udalak 11 milioi euroko soberakin erabilgarria du, azken urteotan diru-kutxa publikoetan eskuragarri dauden baliabideen kontrol zorrotz eta eraginkorrari esker sortua. Diruzaintzako gerakinak gizarte-laguntzetarako historiako partidarik handiena lortzea ahalbidetuko du, 3,6 milioi eurora iritsiko dena.
Barakaldoko KIUBk erreklamazioak online aurkezteko aukera emango du gaurtik aurrera bere webgunearen bidez
Gaur, Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Egunean, Bulegoaren webguneak kontsumo-erreklamazioak aurkezteko aukera eskainiko du, modu azkarrean, eskuragarrian eta edozein ordutegitan.
Tresna horren garapena bizkortu egin da pandemiaren ondorioz, eta horrek ere eragina izan du "kontsumitzaile kaltebera" kontzeptu berriaren agerpenean eta legedian.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2021/03/15)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.
Halaber, ere.zure beharretara hobeto egokitzen den laguntzen lerroa hautatu eta eskuratzen laguntzeko talde teknikoa izango duzula zure eskura gogorarazten dizugu, baita tramitatzen lagunduko dizuten langileak ere.
Aurreko buletinak kontsultatzeko, klikatu hemen
Barakaldok udal instalazioei wifia emateko plana jarri du abian
Inguralderen bidez gauzatzen ari den ekimenari esker, herritarren konektibitatea hobetuko da.
Txosten hau egitea hiria smartizatzeko eta digitalizatzeko aurretiazko urratsa da, udalerriko pertsona eta enpresa guztiak kontuan hartuta.
