Berriak
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2021/04/30)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.
Halaber, ere.zure beharretara hobeto egokitzen den laguntzen lerroa hautatu eta eskuratzen laguntzeko talde teknikoa izango duzula zure eskura gogorarazten dizugu, baita tramitatzen lagunduko dizuten langileak ere.
Aurreko buletinak kontsultatzeko, klikatu hemen
Barakaldo eremu gorrian sartuko da, pandemiak 400 positibotik gorako eragina duelako
Bihartik aurrera, indartze-neurri prebentiboak aplikatuko dira, udalerria eremu gorrira sartu dela egiaztatu ondoren, 100.000 biztanleko 400 kasuko edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua lortu duelako (408,08, gaur argitaratutako datuen arabera).
Inguraldek epea ireki du Lanbidek ideia eta jarduera ekintzaileetarako laguntzak eskatzeko
Maiatzaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira negozio-ideia bat edo enpresa-proiektu bat garatzeko diru-laguntzak
Inguralde hasi da kudeatzen enpresa-proiektu berriak garatzeko Lanbidek pertsona ekintzaileei emandako laguntzak
‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga maiatzaren 17a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.
